XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Moravia eta Silesian ere nazionialistak autonomia eske

DONOSTIA

Txekoslovakian, Eslovakiako independentistak ez ezik, Moravia eta Silesiako nazionalistak ere aldaketak eskatzen hasi dira.

Gaur egun Txekoslovakia bi errepublika federalek osatzen dute: bata txekiarra eta bestea eslovakiarra.

Errepublika txekiarrean, ordea, Moravia eta Silesiako nazionalistak ez daude oso gustora eta beste errepublika federal bat osatzea eskatu dute.

Jan Krycer Moraviako Mugimendu Autonomistaren lehendakariak azaldu zuenez, Kontseiluan Moravia eta Silesiako alderdi nazionalistek ez ezik Alderdi Sozialistak, Berdeak, Nekazarien Alderdia eta Batasun Demokristauak hartuko dute parte.